Palestinarekin elkartasunean

Guaixe 2021ko mai. 14a, 09:55

2019. urtean Palestinaren aldeko jardunaldiak egin ziren Altsasun. ARTXIBOA

Israelek Gazaren aurka erasoaldi berri bat abiatu du. Ondorioz, ehunka izaten ari dira hildako eta zauritutako palestinarrak. Gaur Altsasun Palestinarekin elkartasunean elkarretaratzea deitu dute, 19:30ean, Foru plazan. 

Bost egunez Gaza bonbardeatzen daramatza Israelek, eta lurrez ere erasoak egiten hasi da. Israelen erasoaren gogortasuna handitzen da. Gazako Osasun Ministerioak emandako datuak azkar eguneratzen dira, baina atzoko datuen arabera 103 lagun hil dituzte, haien artean 27 haur, eta 580 zauritu. Erasoei erantzuteko milizia palestinarrak suziriak botatzen ditu, baina Israelek gelditzen ditu. Israelgo erasoaldi berria hau salatzeko eta Palestinari elkartasuna adierazteko gaur, Sortuk deituta, 'Altsasu-Palestina elkartasuna' elkarretaratzea eginen dute, 19:30ean, Foru plazan.