Erregional mailan Altsasuk Arrotxapea B taldea hartu zuen larunbatean Dantzalekun. Altsasuarrak gogotsu atera ziren zelaira eta agintea hartu nahi izan zuten, baina Arrotxapea izan zen 28. minutuan eta landutako jokaldi bati esker markagailuan aurreratu zena eta errenta hori ongi babesten jakin zuten iruindarrek. Hortik aurrera Altsasu saiatu zen, modu guztietara, eta joko zuzena izan zen nagusitu zena, baina partidari buelta emateko presaka aritze horrekin gauzak ez zitzaizkion ongi atera eta, azkenean, hiru puntuak Iruñera joan ziren.
Erregional mailan Gazte Berriak da liderra (33 puntu) eta Altsasu 5. postuan dago (16 puntu). Datorren jardunaldian 19 punturekin sailkapenean 4. den eta arerio zuzen zuzena den Donezteberen kontra ariko da Altsasu.