Beste herrietako hainbat zeharkalditan parte hartu ondoren, Burunda txirrindulari taldeko kideek Altsasun halako proba ez lehiakorra antolatzea erabaki zuten. Antolatzaileek ibilbidearen bi gauza nabarmendu zituzten: zati batzuetan zuen gogortasuna eta bere edertasuna. Altsasu, Urdiain eta Olatzagutiko dermioetan barna prestatutako ibilbidean 370 txirrindulari ibili ziren. Abiada bizian ibili ziren. Burundakoak emaitzarekin pozik, errepikatzeko asmoa zuten.