Saskibaloia

CBASK-en asteburua

Guaixe 2021ko mai. 20a, 11:30

Gizonezkoen Bigarren Maila autonomikoan garaipen garrantzitsua eta emakumezkoen junior mailan denboraldiko lehen garaipena lortu zituen Altsasuko Saskibaloi Taldeak

Nafarroako 2. maila autonomikoko 2. senior mailan 13. jardunaldia jokatu zen asteburuan. CBASK-Ifuel taldeak CB Noain hartu zuen Zelandin eta azkenaldiko garaipenaren xendatik jarraitu zuen talde altsasuarrak, 68 eta 51 irabazi baitzion Noaini partida polit eta lehiatuan. Gazte Berriak da liderra (20 puntu) eta CBASK-Ifuelek 5. postuan jarraitzen du (12 puntu). 14. jardunaldian atzera ere Noain taldearen kontra aritzera dagokion CBASK-Ifuel taldeari, baina kasu honetan partida Noainen jokatuko da, igandean, 11:45ean. 

Emakumezkoen juniorren 1. mailan, 13. jardunaldia jokatu zen, eta CBASK-Albeniz taldea primeran aritu zen. Denboraldiko lehen garaipena lortu zuten altsasuarrek, 52 eta 49 hartu baitzuten mendean Valle de Egües 13 taldea, animorako primeran etorri zaien partidan. Sailkapenean Aranguren Mutilbasket taldeak jarraitzen du lider (22 puntu); CBASK-Albeniz taldeak postu bat egin du gora eta 7. postuan dago, 2 punturekin. Asteburuan 14. jardunaldia dago jokoan, etaCBASK-Albeniz Valle de Egües 14 taldearen kontra ariko da, larunbatean 11:30ean Arangurenen jokatuko den partidan. 

Autonomia Arteko 2. Mailan 2. fasea hastear
Autonomia Arteko 2. Mailak atseden hartu zuen aurreko asteburuan. Txapelketako 1. fasea 6. postuan despeditu du CBASK-Jatorman taldeak, eta asteburu honetan 2. faseari ekingo dio, ligako postuak behin betiko zehazten den fase erabakigarriari. CBASK-Jatormanek 1. fasea 6. postuan bukatu zuenez, 3. postuan sailkatu zen Avia Ardoi taldea izango du aurkari talde altsasuarrak azken fase honetan. Bi partida jokatuko dituzte elkarren kontra, lehena larunbatean, 18:00etan, Zelandin.