EH Bilduren historia biltzen duen dokumentala

Guaixe 2021ko mai. 21a, 10:41

EH Bilduren mitina azken hauteskundetan. ARTXIBOA

Gaur, maiatzak 21, ostirala, 18:30ean, 'hamar urte baino ez' dokumentalaren proiekzioa izanen da, Iortia kultur gunean. Miren Zabaletak eginen du aurkezpena. Gainera, Foru plazan, 15:00etatik 19:00etara, koalizioaren historia laburtzen duen erakusketa izanen da

EH Bilduren hamargarren urteurrenean hamar urte baino ez, 2011-2021. istorioak  bildu, historia egiteko dokumentala mustu dute eta gaur, ostirala, 18:30ean, Iortia kultur gunean aurkeztuko dute. Dokumentalean koaliziaren sorreratik gaur egun arte egondako politikariak agertuko dira, besteak beste, Bel Pozueta altsasuarra, Mertxe Aizpurua, Joseba Asiron, Idurre Bideguren, Bakartxo Ruiz eta abar. Aurkezpena Miren Zabaletak eginen du. Alderdiaren hamar urteak biltzen dituen erakusketa eginen dute ere Altsasuko Foru plazan gaur, 15:00etatik 19:00etara.