Futbola

Altsasuren gol festa ederra

Guaixe 2021ko mai. 24a, 12:50

Erregional maila. Bosgarren multzoa. Doneztebe 1 - Altsasu 4

Altsasuk lehenbailehen lotu nahi izan zuen Donezteberen kontrako partida, eta 26. minuturako 2 eta 0 aurreratu zen Altsasu, Guisadok eta Vergarak sartutako golei esker. Hala ere, Doneztebek egoerari eutsi zion, eta partida parekatzea eta markagailuan gerturatzea lortu zuen, 2 eta 1. Bigarren zatian bi taldeak ez ziren oso fin ibili, azken minutuetan Altsasuk partida bere alde ematera lortu zuenera arte. Larak eta Lobok sartutako golei esker, 4 eta 1 irabaztea eta eguna gol festa ederrarekin borobiltzea lortu zuten gorritxoek. 

Gazte Berriak da erregional mailako 5. multzoko liderra (36 puntu) eta Altsasu 4. postura igo da (19 puntu). Datorren jardunaldian Asdefor taldea hartuko du Dantzalekun.