"Isun politikoak" salatzeko deia

Guaixe 2021ko mai. 28a, 12:57

Isunen berri emanez jarritako pankarta bat.

Gaur, ostirala, 18:30ean, Altsasuko udaletxe parean kontzentrazioa eginen dute Isunen Aurkako Taldeak eta Ospa! mugimenduak deituta.

Errepresioaren kontrako Ospa! mugimenduak eta Isunen Aurkako Taldeak deituta, Isun politikorik ez! lelopean kontzentrazioa eginen da. Deitzaileek jakinarazi dutenez, “azken asteetan zenbait altsasuarrek isuna jaso dute 2020ko maiatzean Patxi Ruiz preso politikoaren gose grebaren inguruko egoerari buruzko esku orriak banatzeagatik”. Jakinarazi dutenez, isunak, guztira, 4.800 euro dira. “Aurretik kasu berarekin lotutako isunak” izan direla gogorarazi dute, baita guztira 21.000 euro izan direla ere. Bilkura deitzaileek salatu dutenez “eraso berri hau askatasun politiko eta zibilen urraketen areagotzearen isla besterik ez da”.