Futbola

Altsasuk Asdefor mendean hartu zuen Dantzalekun

Guaixe 2021ko mai. 31a, 12:40

Erregional maila. 5. multzoa. 17. jardunaldia: Altsasuk 4 – Asdefor 0

Altsasuk Asdefor taldea hartu zuen Dantzalekun, eta etxeko taldeak partida dominatzea eta irabaztea lortu zuen, aparteko joko ikusgarririk egin gabe. Bi taldeek gol aukerak sortu zituzten hasieratik, eta 17. minutuan Altsasuren markagailua mustu zuen Larak, eta atsedenaldia baino lehen Mikelek gorritxoen bigarrena lortu zuen. Bigarren zatian, Imanolek Altsasuren hirugarrena sartu zuen eta Enekok laugarrena. Horrela, hiru puntuak Dantzelekun geratu ziren, merezita. 

Erregional mailako 5. multzoko liderra Gazte Berriak taldea da (39 puntu). Altsasu 4. postuan dago (22 puntu), partida bat gutxiagorekin. Asteburuan ligako azken jardunaldia jokatuko du Altsasuk sailkapenean 2. den Iruña B taldearen kontra, eta partida garrantzitsua da, bi taldeek 3 puntuko aldea dutelako eta Altsasu sailkapen edo play-off postuetara gerturatu daitekeelako.