Saskibaloia

CBASK-Jatorman, Lauko Finalera

Guaixe 2021ko eka. 2a, 13:55

Autonomia Arteko 2. Mailako Lauko Finala asteburuan jokatuko da Altsasuko Zelandi kiroldegian. CBASK-Jatormanek 43 eta 73 irabazi zion Avia Ardoiri eta final laukoan lehiatzeko txartela lortu du, erakustaldi bikaina emanda

CBASK-Jatorman taldeak sekulako balentria lortu du. Iosu Mendiolak zuzentzen duen taldeak Autonomia Arteko 2. Mailako 2. faseko sailkapen gurutzaketa Avia Ardoi taldearen kontra jokatu du. Euren arteko lehen partidan, Zelandin, Avia Ardoik 66 eta 70 irabazi zion talde altsasuarrari, baina larunbatean Zizurren jokatutako itzuliko partidan CBASK-Jatorman nagusitu zen, eta modu oso nabarmenean, 43 eta 73 gailendu baitziren, 30 puntuko aldearekin, partida ikusgarria jokatu eta gero. 

Zelandik hartuko du Lauko final handia
CBASK-Jatorman taldeak Autonomia Arteko 2. Mailako azken fasea jokatzeko txartela lortu du. Hemen erabakiko da liga. Lau talde onenak sailkatu dira azken faserako, eta azken fasea Altsasun jokatuko da. Beraz, Zelandi saskibaloi gune garrantzitsua bilakatuko da. Larunbatean, 16:00etan, finalerdiak jokatuko dira, eta, igandean, 18:00etan, final handia. Ea CBASK-Jatormanek finalean egoteko txartela lortzen duen.