'Los acordes de la memoria' film dokumentala mustu dute

Guaixe 2021ko eka. 4a, 09:30
'Los acordes de la memoria' film dokumentalaren mustutzea Iruñean. @ARREGUICLINICA

Josefina Arregi klinikaren sorrera eta Felipe Lecea klinikaren sortzailaren bizitzaren inguruko filma Iruñeko Golem Yamaguchi zinema aretoan ikus daiteke. 

Zure historiaren musika klinika psikogeriatrikoan egindako proiektuaren berri ematen du Los acordes de la memoria film dokumentalak. Fernando Verak zuzendu du eta Raul Madinabeitiak ekoitzi du. Madinabeitiak musikaren ahalmenaz jabetuta, Josefina Arregin proiektua martxan jarri zuen. Proiektuaren emaitzak ikusita, tailerrak grabatu zituen eta pazienteen senideei eta lagunei egindako elkarrrizketekin eta Gaiarren egindako ikuskizuanren prestaketekin eta nondik norakoekin dokumentala osatu du. Filma maiatzaren 27an mustu zuten Iruñeko Golem Yamaguchi zinema aretoetan. Iortia kultur gunean ere proiektatzea aurreikusten zuten sortzaileek.