Koronabirusa Sakanan

Hemezortzi ikasle konfinatu zituzten atzo

Eskola bateko ikasle batzuk Lanbide Heziketara egindako bisitan. ARTXIBOA.

47 ikasgela isolatuta daude, hau da, ikasgela guztien % 1,35.

Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, 127 ikasle konfinatu zituzten atzo. 892 dira gaur egun etxean isolatuta dauden ikasleak, hau da, ikasle guztien % 1,44. Gelaka, 47 konfinatu daude 25 ikastetxetan, hau da, guztizkoaren % 1,35. Atzo konfinatutako ikasleen artean daude Altsasuko Zelandi eskola publikoko Lehen Hezkuntzako hirugarren mailako 18 ikasle.