Saskibaloia

CBASK Jatorman Lauko Finaleko final handirako sailkatu da

Guaixe 2021ko eka. 6a, 09:54
CBASK Jatormanek San Cernin izango du aurkari final handian.

CBASK Jatormanek atzo jokatutako finalerdietan 70 eta 81 irabazi zion Humiclimari eta gaur, igandea, 18:00etan jokatuko den Lauko Finaleko final handirako sailkatu zen. Iruñeko San Cernin izango du aurkari

Altsasuko Zelandi kiroldegian jokatzen ari da Autonomien Arteko 2. Mailako Lauko Finala, primerako giroa dela. Atzo jokatutako finalerdian Altsasuko CBASK Jatorman taldeak Berriozarko Humiclima taldea izan zuen aurkari, eta partida lehiatu eta borrokatuan altsasuarrek lortu zuten final handirako sailkatzea, 70 eta 81 irabazi eta gero. Pozez gainezka dago Iosu Mendiolak zuzentzen duen taldea. 

CBASK Jatormanek Iruñeko San Cernin taldea izango du aurkari gaur, igandea, 18:00etan Zelandin jokatuko den final handian. Garaileak liga irabaziko du eta Atonomien Arteko 1. Mailara igotzeko txartela lortuko du. Konfiantzarekin daude altsasuarrak, eta lehia estua espero da. Aurretik, 16:00etan, 3. eta 4. postuak erabakitzeko partida jokatuko dute Humiclima eta San Ignacio taldeek.