"Euskara erdigunera!" aldarrikatzeko elkarretaratzea eginen du EHEk

Guaixe 2021ko eka. 8a, 10:37
Altsasuko udaletxea Euskaraldian. ARTXIBOA

Altsasuko udalak euskararen ordenantza "ez duela betetzen" salatzeko kontzentrazioa eginen dute ostiralean, ekainaren 11n, 19:00ean, udaletxearen aurrean. 

Altsasuko Euskal Herrian Euskaraz-ek azaldu duenez, euskararen ordenantzaren arabera, besteak beste, udalak idatzizko komunikazio bat egiten duenean, gutxienez lehenengoa elebitan izan behar du; liburutegian 16 urte bitartekoendako euskarazko liburuen eskaintza ez da %30era iristen, eta legegintzaldi osoan alkateak, Euskarazko Batzordeko presidenteak, ez du batzorde bakarra ere deitu. Hortaz, elkarteak "Euskara erdigunera" jartzeko eskatzeko elkarretaratzea eginen du ostiralean, ekainaren 11n, 19:00ean, udaletxearen aurrean.