Ikasleen artelanen erakusketa

Guaixe 2021ko eka. 8a, 10:56

Itziar Nazabal tailerreko ikasleek 2020-2021ikasturtean zehar egindako lanen erakusketa egin dute Iortia kultur gunearen erakusketa aretoan, ekainaren 13ra arte. Erakusketan zenbait teknika eta estilotako artelan ikus daitezke.

Erakusketaren ordutegia: astelehenetik ostiralera 17:00etatik 20:00etara, larunbatean emanaldia hasi baino ordu bat lehenago eta igandean 18:30etik 19:30era.