Usaimen fina dute txakurrek eta drogak, lehergailuak eta bestelakoak atzemateko erabiltzen dituzte. Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) ikerlari talde baten eta Biak Bat elkartearen hipotesia da txakurren usaimenaren bidez COVID-19a atzeman daitekeela. Hipotesi hori garatzeko lehenik koronabirusaren usaina behar dute eta, horretarako, azken 48 ordutan COVID-19an positibo edo negatibo eman duten pertsonen izerdi laginak behar dituzte.
EHUko bilketa taldekoak gaixoaren etxera joanen dira laginak jasotzera, ondoren laborategira eramateko. Han esterilizatu eta kutsatutako molekula aromatikoak atzeman nahi dituzte. Horrela positiboen usain molekula lortu eta harekin trebatuko lituzkete txakurrak.