Alokairuko etxebizitzen beharra ezagutzeko galdetegia

Guaixe 2021ko eka. 14a, 09:59

Bakea kaleko eraikinak.

Etxebizitzaren alokairua sustatzeko neurriak martxan jartzeko baliagarria den galdetegia www.altsasu.eus webgunean erantzun daiteke ostegunera arte.

Altsasuko Udalak, Nafarroako Gobernuaren menpekoa den Nasuvinsa sozietate publikoarekin batera, herrian etxebizitzak alokatzeko neurriak ezarri nahi ditu. Horretarako, Altsasun alokairuko etxebizitzen egungo eskaera zein den ezagutu nahi dute. Errealitate horren berri ezagututa,  etxebizitzaren alokairua sustatzeko neurriak hartu ahal izateko. Horregatik, Altsasuko Udalak herrian etxebizitza alokatu nahiko luketenei www.altsasu.eus webgunean dagoen inkesta erantzutera  gonbidatu ditu. Inkesta anonimoa da eta hura erantzuteko hilaren 17ra arte dago epea dago.

Inkesta
Udalak prestatutako galdetegia erantzun nahi duenak, generoa eta adina zehaztu ondoren, nahi lukeen etxebizitza mota zein den zehaztu beharko du: apartamentua (logela 1), pisua (2 logela), pisua (3 logela), etxebizitza isolatua edo beste aukeraren bat. Bestetik, alokairuaren iraupenaren inguruan ere zehaztapenak eskatzen dira: etxebizitza iraunkorra, eskola-denboraldiak irauten duen bitartean, autonomia ekonomikoa handiago izan arte edo beste aukera bat. 

Alokatu nahi den etxebizitzan nola bizi nahiko litzatekeen ere zehaztu behar da: bakarrik, familiarekin, beste pertsona batekin partekatzeko, pertsona bat baino gehiagorekin partekatzeko edo ezagutzen ez ditudan pertsonekin partekatzeko. Norberak urtean zenbat irabazten duen zehazteko sei aukera eskaintzen ditu galdetegiak, bakoitzak berea markatzeko.

Udalak prestatutako galdetegiko galdera bat da etxebizitza izateko laguntzak dauden ezagutzen den edo ez. Horrekin batera, alokairuagatik zenbat ordaindu dezaketen zehazteko bost aukeretako baten alde egin behar dute. Eta alokatutako etxebizitza horretan bizitzera sartzerakoan nahiko luketen oinarrizko ekipamendua zehazteko eskatzen du ere: 
ukalde ekipatua, etxebizitza ekipatua, hutsik dagoen etxebizitza edota igogailua izatea. Azken galderaren bidez alokatu nahi den etxebizitzak arkitektura oztopoak izatean nahi den edo ez argitu beharko da.