Loteriako sari nagusia Altsasun saldua

Guaixe 2021ko eka. 11a, 12:52

Hainbat izan dira gaur loteria administraziotik pasa direnak.

Saldutako 40 txartelen jabe bakoitzak 30.000 euro jasoko ditu. Guztira 1.200.000 euro banatu ditu.

Altsasuko San Juan kaleko 1. zenbakidun loteria administrazioak zoriona banatu du atzera ere bere bezeroen artean. Loteriako atzoko zozketako lau serie, 40 txartel, saritu saldu ditu. Txartel bakoitzaren jabeak 30.000 euro jasoko ditu. Guztira 1.200.000 euro banatu dira Jose Ignazio Imazen loteria administrazioan. Imazek azaldu duenez, “astero ekartzen ditugu 14.209 zenbakiaren lau serie. Haietatik hiru Altsasun saltzen ditugu eta beste bat Beasainen”. Beraz, 900.000 euro dira Sakanan gelditu direnak. Atzokoa Imaz administrazioak banatu dituen sarien zerrenda handitu egin du. 

Zortearen bisitak




  • 1963an Eguberritako loteriako sari nagusia banatu zuen Altsasuko 1. saltokiak, 37,5 milioi pezeta.



  • 1987an ONCEko Altsasuko San Juan kaleko saltokiak 2 milioi pezetako saria banatu zuen.

  • 1989ko lastailaren 28an Altsasuko Mareo tabernan zigilatutako 14ko kiniela batek 22 milioi pezeta eskuratu zituen.


  • 1996ko ilbeltzaren 27an, Altsasuko 2. loteria saltokiak 820 milioi pezeta banatu zituen.

  • 2006ko otsailaren 2an, Altsasuko 1. saltokiak 180.000 euroko saria partitu zuen.



  • 2006ko lastailaren 6an Altsasuko 1. saltokiak, sari nagusiarekin, 10,6 milioi euro banatu zituen.



  • 2007ko apirilaren 21ean 1,2 milioi euro banatu zituen eta beste horrenbeste 2010eko martxoaren 13an Altsasuko 2. saltokiak.



  • 2008ko otsailaren 12an, 14ko kiniela bat zigilatu zuen pertsona batek 51.638 euro eskuratu zituen Altsasuko 2. saltokian.



  • 2009ko apirilaren 20an bonolotoaren zozketan 5 zenbaki eta osagarria asmatu zituen bezero batek 64.143,08 euro eskuratu zituen Altsasuko 2. saltokian.



  • 2011ko otsailaren 6ko ONCEren zozketak 3.025.000 euro utzi zituen Uharte Arakilen, Lakuntzan, Etxarri Aranatzen eta, batez ere, Bakaikun.



  • 2012ko agorrilaren 3ko ONCEko kupoitzarrak 9.390.000 euro utzi zituen.



  • 2012ko abenduaren 22ko Eguberritako loteriako 5. sariko txartelak saldu zituen Altsasuko 1. saltokiak.



  • 2014ko ilbeltzaren 1eko ONCEren ezohiko zozketako 3. sariko 800.000 euro banatu ziren Altsasuko San Juan kaleko kioskotik.



  • 2015eko maiatzaren 10ean Loteria Primitibako Jocker jokoak 10.000 euroko saria utzi zuen Altsasun. San Juan kaleko loteria saltokian zigilatu zen txartela.

  • 2015eko abenduaren 29an ONCEren zozketak 350.000 euro utzi zituen Altsasun. San Juan kaleko kioskoan saldu ziren txartelak.


  • 2017ko irailaren 30ean Primitibako zozketak 548.517 euroko saria eman zion Altsasuko San Juan kaleko 1. zenbakidun administrazioan saldutako txartel baten jabeari.

  • 2017ko azaroaren 11n Loteriaren zozketak milioi bat euro utzi zituen Ziordian. Urbasa tabernak saldutako 67.925 loteria zenbakiak ekarri zuen saria.

  • 2019ko otsailaren 22an Euromillonesek 3.366.124 euroko saria utzi zuen Altsasun. San Juan kaleko 1. zenbakidun administrazioan balidatu zuten txartel saritua.

  • 2019ko garagarrilaren 1ean Loterian zozketaren bigarren sariko serie bat, 10 dezimo edo txartel, saldu zituen Altsasuko San Juan kaleko 1. zenbakidun administrazioak. Guztira 120.000 euro banatu zituen.


  • 2021ko martxoaren 26an ONCEren Kupoitzarraren ostiraleko zozketako zenbaki sarituko 13 txartel  Etxarri Aranazko Iturri Eder tabernan saldu ziren eta  Angel Lopez de Zubiria Anso ONCEko saltzaileak beste bost ohiko bezeroei saldu zizkien. 216.000 euro inguru banatu zituen. 
  • 2021eko garagarrilaren 10ean Loteriaren sari nagusiren lau serie, 40 txartel, saldu zituen Altsasuko San Juan kaleko 1. zenbakidun administrazioak. Guztira 1.200.000 euro banatu zituen, 30.000 txarteleko. 30 txartel Altsasun saldu zituen eta beste 10ak Beasainen.