Futbola

Altsasuk eta Iruñak partida oso borrokatuan bina berdinduz bukatu dute denboraldia

Guaixe 2021ko eka. 14a, 12:00

Erregional maila. 18. jardunaldia: Iruña B 2 – Altsasu 2

Erregional mailako 5. multzoan Altsasuk eta Iruña B taldeek arerio zuzenen arteko partida jokatu zuten atzo Taxoaren. Iruña B taldeak 3. postuari eutsi nahi zion, eta 3. postu hori lapurtu nahi zion Altsasuk. Beraz, bi taldeak borrokatzera atera ziren hasiera hasieratik eta partida lehiatua eskaini zuten.  Beroa izan zen bi taldeen arerio nagusietako bat, 32 gradu baitzeuden. Horrek sekulako desgastea ekarri zien jokalariei, hustu baitziren. 

Iruña B taldeak gol aukerak sortu zituen hasieratik eta jokoz kanpo zalantzagarri batean gol bat baliogabetu zioten. Altsasu izan zen markagailuan aurreratu zena, korner baten ondorez buruz sartutako gol ederrean. Iruñak erasoan jarraitu zuen eta penalti bat huts egin zuen. Bigarren zatian, Iruñak erasoan jarraitu zuen eta Altsasu kontraerasoetan saiatu zen. 57. minutuan berdintzea lortu zuen Iruñak, baina Altsasu bigarrenez aurreratu zen, kontraeraso baten ondoren. Partida altsasuarren garaipenarekin bukatuko zela zirudienean, tamalez, Iruñak berdinketaren gola lortu zuen deskontuan eta Altsasuk ia eskura izan zuen 3. postuari agur esan behar izan zion.

Gazte Berriak taldea izan da erregional mailako 5. multzoko txapelduna (40 puntu). Altsasu 4. sailkatu da (27 puntu), Iruña B hirugarrenetik puntu bakarrera (26 puntu).