Udalak “euskaldunekiko duen jarrera salatzeko” kontzentrazioa egin zen Euskal Herrian Euskaraz-ek (EHE) deituta. Eragile euskaltzaleko ordezkariek gaztigatu zutenez, “udalean, etengabe, gure hizkuntza eskubideak urratzen dira: gaztelania hutsezko mezuak jasotzen ditugu askotan, 012tik edo e-postak, kultura eta kirol arloetan euskarazko eskaintza oso urria da”. EHEko kideek gaztigatu zutenez, Altsasuko Udalaren euskara ordenantzak jasotzen duenez, udalak “elebitasun normalizatzailea” erabili behar du, “hau da, euskarari lehentasuna ematea”. EHEko kideek altsasuarrak “bizi dituzuen urraketa guztiak udalean bertan salatzera, edo guri jakinaraztea” gonbidatu zituzten.
EHEko kideek jakinarazi zutenez, Javier Ollo Martinez alkateari berain kezkaren berri jakinarazi zioten bilera batean. “Onartu zuen esaten geniona. Prest azaldu zen pausoak ematen hasteko”. Euskaltzaleek gaiari jarraipena eginen diotela nabarmendu zuten eta, horregatik, hilabete batzuen ondoren berriro alkatearekin bilduko direla gaztigatu zuten.