Altsasu futbol taldeko juniorren mailako bi taldeak sekulako denboraldia egiten ari dira. Batetik, jubenilen bigarren mailan dabilen Altsasuk lehen mailara igotzea lortu du, igandean El Iratin jokatutako partidan Arrotxapeari 1 eta 4 irabazi eta gero. Asier San Romanek hiru gol sartu zituen jarraian, hat tricka, eta Asier Claverrek azken gola. Horrela, datorren denboraldian jubenilen lehen mailan jokatuko du Altsasuk.
Eta hain zuzen ere aurten jubenilen lehen mailan dabilen Altsasu igoera fasea jokatzen ari da. Altsasuk atzo Oberena taldea hartu zuen Dantzalekun eta 2 eta 0 irabazi zuen joaneko partidan. Alex Santanok eta Jon Lopez de Goikoetxeak sartu zituzten bi golak, 80. eta 85. minutuan. Itzulerako partida asteburuan jokatuko da, eta bi partidak kontuan hartuta gailentzen den taldea Gazteen Nazional Mailara igoko da.