Udako solstizioa urte guztian gogorarazten duten lekuko mutuak dira. Urte guztiam oinezkoen, patinen, bizikleten edo haurren gurditxoen amorragarriak dira. Eta euria egiten duen bakoitzean sortzen dira San Joan putzuak. Kalea behar bezala babesteko nahikoa harea kapa zabala jarri ez eta garagarrilaren 23an sua egitean, beroarekin, supean dagoen porlana leherrarazi edo asfaltoa urtzearen ondorioz sortzen dira San Joan putzuak.