Dantzalekuko igerilekua zabalik dago

Guaixe 2021ko eka. 24a, 19:31

Dantzalekuko igerilekuak berritu egin dituzte. Argazkia: Altsasuko Udala

Zelandi kiroldegiko bazkideek hara sartzeko duten txartelarekin sartu daitezke basoko igerilekuan.

Joan den urtean pandemiarekin itxita egon ondoren eta hobekuntza lanak egin ondoren, Altsasuko Udalaren Atabo enpresa publikoak Dantzalekuko igerilekua astelehenean zabaldu zuen. Ur ihesak zituen igerilekuak eta egunero bete behar ziren. Lanak eginda bainua hartzen dutenek ez dute ur hotzik opatuko. Gainera, udalak ura aurreztuko du, lehen ur ihesengatik ia egunero bete behar baitziren, eta ezinbesteko baliabide bat alferrik galtzen baitzen. Jakina, igerilekuan ere COVID-19 gaitzaren kontrako prebentzio neurriak indarrean egonen dira. 

Atabo Altsasu enpresa publikoak udal kirol azpiegitura guztiak kudeatzen ditu, Dantzalekuko igerilekuak barne. Horregatik, kiroldegiko bazkide direnak basoko igerilekuan sartzeko aukera ere izanen dute. Eta euria egiten duen egunetan Zelandiko igerilekuan aritzeko aukera izanen dute. Atabo Altsasu enpresatik gaztigatu dutenez, “hilabete honetan bazkide egiten denak ez du matrikula pagatu beharrik izanen”.