San Pedro eguna "ezin izango dugu altsasuarrok egiten dugu moduan ospatu", jakinarazi du Javier Ollo Martinez Altsasuko alkateak sare sozialen bidez. COVID-19 birusak eragindako osasun krisiagatik, "oraoindik kontu handiz ibili behar gara", eta bigarren urtez San Pedro festa ofizialki bertan behera uztea hartu du Altsasuko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, "neurri zuhurrago eta arduratsuago gisa". San Pedro ermitaren ingurura jende hurbil daitekezkeenez, "eta hori debekatzea bidezkoa ez denez", alkateak jakinarazi du uneoro errespetatu beharko direla Nafarroako Gobernuak COVID-19k eragindako osasun krisiaren baitan ezarritako neurriak eta debekatuta dagoela suak egitea eta sua erabiltzea lurzoruan.