The Lio taldearen kontzertua Altsasun

Guaixe 2021ko uzt. 1a, 11:38

2020. urtean sortutako punk & roll taldearen emanaldia larunbatean, uztailak 3, 19:00etan izanen da, Iortia kultur gunean. Sofokaos taldearekin joko dute. 

The Lio talde gaztea eta berria izan arren, 2020. urtean sortu zuten, dagoeneko bere lehenengo diskoa kaleratu du: The Lio. Hamahiru abesti ditu. Punk & roll talde bat da, eta 1990ko hamarakdako doinuak yankee ku tsuarekin jotzen dute, baita rock & roll ukituak entzun daitezke ere. Kontzertua Iortia kultur gunean izanen da larunbatea, uztailaren 3an, 19:00etan. Ate irekiera 18:30ean izanen da, eta oraindik sarrea gutxi batzuk gelditzen dira 12 eurotan. The Lio taldearekin batera Sofokaos punk-rock taldeak joko du.