Altsasuko Udalak udaletxean eta Txirinbulo udal haur eskolan zuntz optikoa jarri du. Horrela, bi eraikin publikoek Interneterako gaitasun handiko lotura azkarra dute eta, ondorioz, langileek erosoago lan egin eta zerbitzu hobea emateko aukera izanen dute. Altsasuko Udalak 3.938,57 euroko (BEZa barne) inbertsioa egin du konexio horiek ezartzeko. Hori egin ahal izateko, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emandako 2.560,07 euroko diru-laguntza jaso du.