Altsasuko festak bertan behera

Guaixe 2021ko uzt. 2a, 12:56

Gozategik gaur kontzertua eskainiko du Altsasun. ARTXIBOA

Pandemia erabat bukatu ez denez,  iraileko festak bertan  behera uztea erabaki du Altsasuko Udalak. Haren ordez, udako kultur egitaraua antolatu du bigarren urtez. 

Altsasuko Udalak herenegun egindako bilkuran herriko festak bertan behera uztea erabaki zuen. COVID-19 gaitzak eragindako pandemiak sorrarazitako osasun egoera kontuan izanik, eta osasun agintarien aholkuei jarraituz, Altsasuko Udalak erabaki du bertan behera uztea aurtengo festak. 2015eko festen inguruko herri galdeketaren ondoren, aurten festak irailaren 10etik 14ra izan behar zuten. 

Bestalde, Altsasuko Udalak udari begira kultur egitarau zabala prestatu du eta horretara 30.000 euro bideratu ditu. Joan den urtean bezala, Iortia kultur guneko zabalguneak hartuko ditu kultur ikuskizunak. Jendeak haiek eserita ikusteko aukera izanen du. Gaur, uztailak 2, ostirala, 20:00etan, izanen da lehenengo emanaldia: Gozategi taldearen kontzertua. 

Egitaraua 
Iortia zabalgunea

  • Garilak 2, ostirala, 20:00etan
    Gozategi tour.
  • Garilak 8, osteguna, 18:00etan
    Oihulari Klownen Hiri dantza, (Gozamenez)
  • Garilak 10, larunbata, 20:00etan
    Haize Berriak bandaren kontzertua.
  • Garilak 15, osteguna, 20:00etan
    Andoni Mutiloaren Esnatu naiz kabareta. (Gozamenez)
  • Garilak 16, ostirala, 20:00etan
    Tequila´s party.
  • Garilak 23, ostirala, 20:00etan
    The Flaming Shakers, The Beatles-en omenez. (Kultur)
  • Garilak 31, larunbata, 20:00etan
    La Banda del Jefe Bigun.
  • Agorrilak 6, ostirala, 20:00etan
    La Tribu Obembe
  • Agorrilak 13, ostirala, 20:00etan
    Hutsun eta Ortziren Urbasa musika eta zirku ikuskizuna.
  • Agorrilak 20, ostirala, 20:00etan
    Txorongo txaranga.
  • Agorrilak 27, ostirala, 20:00etan
    Atzapar rock.
  • Irailak 4, larunbata
    Nafarroako XX. Zirku Jaialdia
    19:00etan La Reina del Arga. Tefi de Paz. Baratzako bidea plaza. 
    22:00etan Sacred. La glo circo. Iortia kultur guneko zabalgunea. 
    Irailak 5, domeka, 17:30ean, Altsasuko erraldoi konpartsa.

Dantzaleku igerilekua

  • Garilak 8, osteguna, 19:00etan
    Elvi Sabeliztuna.
  • Garilak 15, osteguna, 19:00etan
    Pepa eta Kutxo pailazoak
  • Garilak 22, osteguna, 19:00etan
    Salam, Xilipurdi antzerkia.