Saskibaloia

CBASK, txapeldun handia partidarik galdu gabe

Guaixe 2021ko uzt. 12a, 10:30

Gizonezkoen haurren kategoriako 2. mailako Altsasuko CBASK, ligako garaipen trofeoarekin. UTZITAKOA

Gizonezkoen haurren kategoriako bigarren mailan Altsasuko CBASK taldeak irabazi ditu liga eta Lauko Finala

Gizonezkoen haurren kategoriako bigarren mailan dabilen Altsasuko CBASK taldeak denboraldi ikusgarria egin du. Ligako lehendabiziko fasean ikusgarri aritu zen talde altsasuarra eta liga erregularra irabazi zuen eta Lauko Finalerako sailkatu. Ligako titulua erabakitzeko Lauko Finalean, CBASK-ek Navarro Villoslada, Aranguren Mutilbasket eta Gazte Berriak taldeak izan zituen aurkari, eta euren kontra jokatutako hiru partidetan gailendu eta gero, ligako titulua eskuratu du CBASK-ek, ligan eta Lauko Finalean partidarik galdu gabe. Meritu handiko denboraldia, zalantzarik gabe.