Herri mugimenduak festez aritzeko bilduko dira

Guaixe 2021ko uzt. 22a, 13:01
Karpan egindako kantu afaria. ARTXIBOA

Gaur, uztailak 22, osteguna, 19:00etan, Gure Etxea eraikinean.

Altsasuko herri mugimenduetako ordezkariak herriko festetan zer egin aztertzeko bilera izanen dute gaur. Altsasuko herri mugimendua “festa herrikoi eta parte-hartzaileen” aldekoa izan da beti, eta asmo hori “festak herritik herriarendako” leloan laburbildu izan du. Pandemia testuinguruan festetako datetan zerbait antolatu daitekeen aztertuko dute bildutakoek.