Urteko kontuen txostenean ezarritakoa betetzeko, Altsasuko Udalak azken bilkuran erabaki zuen Dermau eta Lezalde hirigintza sektoreak erregularizatzea. Hala eskatu zuen kontu hartzaileak txosten bidez. Hori dela eta, Altsasuko Udalak aho batez erabaki zuen eginkizun horretarako lantalde bat sortzea. Haren kide izanen dira Hirigintza eta Ogasun Batzordeetako kideak eta udal teknikariak. Helburua da, 2022ko lehen seihilekoaren akabera baino lehen, Dermau eta Lezalde hirigintza sektoreen egoera erregularizatzeko plana onartzea eta garatzea.