The Beatles taldeari omenaldia Altsasun

Erkuden Ruiz Barroso 2021ko uzt. 23a, 09:04
Flaming Shakers. NAF. GOB.

Kultur 2021 programaren barruan Europako The Beatles taldearen tributu hoberenetarikoa bezala kontsideratuta dagoen Flaming Shakers taldea Altsasun izanen da gaur, ostirala, 20:00etan, Iortia zabalgunean. 

Kritika espezializatuaren arabera, The Flaming Shakers The Beatles taldeari omenaldian egiten dion bandarik hoberena da. 2015ean Liverpoolen egin zen International Beatle Week-en ustekabean ateratako banda izendatu zituzten aparteko musikari hauek, eta berriro hautatu zituzten 2017ko edizioan. Bandaren bidez denboran bidaia egiten da, eta The Beatles taldearen musika eta irudi zoragarriak eskaintzen dituzte. Taldearen garaikideek garai haiek eta Liverpooleko laukotearen ibilbidea gogoratzeko aukera izanen dute, eta belaunaldi berriek The Beatles zer zen modu oso profesinal eta errepestagarriak ikusteko aukera izanen dute. Gaur, uztailak 23, ostirala, 20:00etan, kontzertua eskainiko dute Altsasuko Iortia zabalgunena, Kultur 2021 programaren barruan. Sarrera librea da edukiera bete arte.