Erremontea

Altsasun, Ezkurra II.a eta Barricart nagusi

Guaixe 2021ko uzt. 26a, 11:10

Asteburuan Nafarroako Foru Komunitatea Erremonte Torneoko final laurdeneko triangeluarra jokatu da Burunda pilotalekuan eta Ezkurra II.a-Barricart gailendu ziren

Asteburuan lehen mailako erremonteaz gozatzeko aukera izan da Altsasuko Burunda pilotalekuan. Larunbatean eta igandean Nafarroako Foru Komunitatea Erremonte Torneoko final laurdeneko triangeluarra jokatu dute hiru bikotek: Ezkurra II.a-Barricartek, Zeberio II.a-Ionek eta Aldabe-Saldiasek. Ezkurra II.ak eta Barricartek sorpresa eman dute, beraiek irabazi baitute triangeluarra. Txapelketako lider diren Aldaberi eta Saldiasi 20 eta 12 irabazi zieten, eta partida erabakigarrienean, Zeberio II.a-Ioni 20 eta 17. 

Nafarroako Foru Komunitatea Erremonte Torneoan ondoko bikoak daude sailkatuta finalerdietarako: Ezkurra II.ak eta Barricarte. Aldabe-Saldias, Uterga-Otano eta Otxandorena-Azpiroz. Azkeneko tokia Zeberio II.a-Ion eta Ezkurra II.a-Barricart bikoen artean erabakiko da, Donezteben jokatuko den azken triangeluarrean.