Aurtengo udan Irakurkide Biak Bat elkarteko programa itzuli da. Programak Euskarabideraren laguntza jasotzen du eta Altsasuko haur zein gazteei euskarazko irakurketa sustatzeko programa bat da. 6 eta 12 urte arteko haurrek eta 13 eta 16 urte artekoa gazteek parte hartu dute, tartean aniztasun funtzionala duten gazteak. Landa eremua ardatz hartuta, Euskal Kulturare inguruan, baserrian eta baserri inguruko elementu eta lanbide desberdinetara hurbiltzeko aukera izan dute ipuin, mimika jolasak eta puzzle izkutuen bidez. Joko horietan Biak Bat elkarteko Lua eta Nur txakurren laguntza izan dute. Programak Arkatz Liburudendaren babesa dauka, ekintza honterako materiala hari esker prestatu dutelako.