Kamioi gidaria, zaurituta

Guaixe 2021ko uzt. 29a, 09:31
Kamioiak bide bazterra jo zuen. GUARDIA CIVIL

Sakanako Autobian (A-10) izan zen istripua, kamioiak galdu ondoren bidetik ateratzen.

Kamioilari bat zauritu zen Sakanako Autobian (A-10) atzo, Altsasuko dermioan. Urdiaingo norabidean zihoan kamioiak zama galdu, bidetik atera eta bide bazterra jo zuen. Ondorioz, 42 urteko gizonezko santurtziarrak konortea galdu zuen. Nafarroako Ospitale Gunera anbulantzian eraman zuten, pronostiko erreserbatuarekin. Ezbeharrak ez zion trafikoari eragin, eta Guardia Civileko agenteak hura arautzeaz arduratu ziren.