Garilaren 31rako zuen iragarria Altsasuko Gazte Asanbladak II. Volley playa txapelketa, azkenean larunbatean jokatu zena. 11:00ak aldera abiatu ziren neurketak. Goizean zehar Foru plazatik pasatzen zirenak makina bat neurketa ikusteko aukera izan zuten. Hiru eta lau jokalariz osatutako taldeak izan ziren aurrez aurre, batzuk jolasteko asmoz, serio demonio jokatu zutenak ere izan ziren. Bazkaltzera 80 bat partaide izan ziren. Arratsaldez neurketa gehiago izan ziren.