Errepresioaren kontra antolatzeko deia berretsi du Ospa!-k

Guaixe 2021eko abuztuaren 28a

Errepresioaren kontrako Ospa! mugimenduak milatik gora pertsona elkartu ditu gaur egindako manifestazioan. Errepresioaren kontrako borrokak darrai leloa izan du mobilizazioa.

Krisiak kontrol soziala handitu duela gaztigatu dute Ospa!-tik, eta horretarako “poliziaren figura geroz eta beharrezkoagoa” gaineratu dute. “Masa komunikabideek errepresioa eta kontrolaren gorakadan paper ukaezina izan dutela” nabarmendu Ospa!-k