David Cacchioneren liburuaren aurkezpena Altsasun

Guaixe 2021ko ira. 1a, 10:47

David Cacchione. UTZITAKOA

Banda Bassotti taldeko kideak 'Toda una vida' liburuaren aurkezpena eginen du larunbatean, irailaren 4an, 12:00etan, Altsasuko Gaztetxean

Langile baten historia da David Cacchionek Toda una vida liburuan bildu duena. Langileriarekiko konpromisoa izan da Banda Bassottiko kidearen bizitzaren motorra. Liburuaren ere bidean aurkitutako lagunen historiak bildu ditu. Elkarrekin justiziaren eta askatasunaren alde lan egin dute, bai plazetan manifestazioak egiten bai Banda Bassottiko kontzertuetan. Besteak beste, Cacchionek Nicaragua sandinista eskola sortu zuen, Gridalo Forte Recrodsekin diskoak ekoitzi ditu, Caravana Antifascista elkartasun ekimena antolatu zuen eta abar. Egindakoa Toda una vida liburuan bildu ditu eta larunbatean, irailaren 4an, 12:00etan, Altsasuko Gaztetxean liburuaren aurkezpena eginen du.