Hogeigarren zirko jaialdia

Guaixe 2021ko ira. 2a, 11:05

'La Reina del Arga' ikuskizuna. UTZITAKOA

Duela hogei urte sortu zuten Nafarroako bost herritara zirkua eramaten duen 'Ezin zailagoa' jaialdia. Altsasun itxiko dute urteurrena larunbatean, irailaren 4an, 'La Reina del Arga' eta 'Sacred' ikuskizunekin. 

Ezin zailagoa zirko jaialdia Nafarroatik zirkoaren artea zabaltzeko sortu zuten duela hogei urte. Urte hauetan 65 konpainia baino gehigagok part hartu dute jaialdia, Uharten, Tuteran, San Adrianen, Vianan eta Altsasun egindako emanaldietan. Aurten ere zirko jaialdia Altsasura iritsiko da, jaialdiari amaiera emanez: irailaren 4an, larunbatean, 19:00etan, Baratzekobiden La Reina del Arga ikuskizuna izanen da, eta 22:00etan, Sacred dantza eta zirko bertikaleko ikuskizuna izanen da Iortia zabalgunean. 

Informazio gehiago ostiralean, Guaixe Astekarian.