Bueltan da Oso Gertu kontsumo bonuen kanpaina, Altsasuko Udalak eta Altsasuko Dendarien Elkarteak (ADE) elkarlanean sustatu dutena. Altsasuko herriko establezimenduetan kontsumitzeko joera sustatzea eta sektorearen berraktibazioa dira ekimenaren helburuak. Hau da, herriko ekonomiari bultzada bat ematea. Udalak kanpainara 17.000 euro bideratu ditu eta hura kudeatzeaz ADE arduratzen ari da.
Herritarrak Iortia kultur gunetik pasa daitezke beraien kontsumo bonoa jasotzera. Guztira 1.580 bono atera dituzte eta eskatzaile bakoitzari bana ematen diote, dohainik. Behin txartela eskutan, hurrengo pausoa da kanpainarekin bat egin duten herriko 47 establezimenduetakoren batera jo eta bertan erosketa egitea. Bonuaren balioa 40 eurokoa da, baina bezeroak 30 besterik ez ditu pagatu beharko, Hau da, %25eko deskontua. Gainontzeko 10 euroak udalak pagatuko dizkio establezimenduari. 40 euro baino gehiagoko erosketetan 10 euro merkatuko da faktura bonoa erabilita. Behin pagatuta txartela establezimenduko jabearen esku geldituko da. ADEtik azaldu dutenez, hainbat pertsonek beraien bonoak elkartu eta erosketa bateratu bat egiteko aukera dute. Bonuak erabiltzeko epea irailaren 30ean despedituko da.
Establezimendu parte hartzaileak:
13 Udaberri Loredenda, Akeita Kafetegia, Allianz Seguros (Sayas anaiak), Arkatz Liburu denda, Arkupe koltxoi denda eta altzariak, Asensio Moda, Kaixo taberna-jatetxea, Kukua taberna, Bengoetxea oinetakoak, Sorkunde harategia, Cristina janari denda, Lezea kirolak, Ekin Moda, Electricidad Ramos, Gixane estetika, Lorea lore eta belar denda, Gautxori taberna, Gertu Sakana (elektrizitatea), Iker Kirolak, Inmobiliaria Aguarain, Iulene Denda, Izara Cortina Stor, Joselen - Joss (moda), Katuka, Maite opariak, Mari Carmen, Marigorri, ML Moda (emakumea eta gizona), Santa Cruz altzariak, Larka (emakumea eta gizona), Lasa Kirolak, Liburunda (liburu denda eta papergintza), Luresu, Oihana ile apaindegia, Maite arrandegia, Mª Eugenia arrainak, Pinpilinpauxa haur moda, Mari Carmen oilasko-denda eta txarkuteria, Ramos Etxea (etxetresna elektrikoak), Sakana Optika, Sare oinetakoak, Tu Tienda Especial, Txartel, Txikitxo eta Xagu Informatika.