Altsasuko Udalak Txirinbulo udal Haur Eskolan haur hezitzaile lanpostua aldi baterako betetzeko oposizio deialdia egin du. Helburua da pertsona bat kontratatzea Txirinbulo udal Haur Eskolan zuzendaritza lanak euskaraz egin ditzan, eta sortzen diren beharrak aldi baterako betetzeko. Gainera, oposizioa gainditzen dutenekin Altsasuko Udalak kontratazio zerrenda osatuko du, eta behin-behineko ordezkapenak egiteko erabili ahal izango dira, laneko bajengatik, oporrengatik eta udal zerbitzuak indartzeko edozein behar puntualengatik. Zerrenda horren indarraldia hiru urtekoa izanen da, edo oposizio berria deitu artekoa. Prozesuan parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea 2021eko irailaren 17an despedituko da.