Altsasuko Udalak Giza Baliabideen eta Estatistikaren Arloan ofizial administrari lanpostu bat aldi baterako betetzeko oposizio deialdia egin du. Haren helburua da udalean sortzen diren beharrak aldi baterako betetzea. Gainera, probaldia gainditzen dutenekin sortuko den zerrenda aldi baterako ordezkapenak egiteko erabili ahal izango du, laneko bajengatik, oporrengatik eta udal-zerbitzuak indartzeko edozein behar puntualengatik. C mailako lanpostua izanen da eta lanaldia osoa edo partziala izan daiteke, zerbitzuaren premien araberakoa.