COVID-19 gaitzaren kontrako txertaketak segida izan zuen Altsasun atzo. Orain arte txertatu ez ziren batzuek lehen txertoa jaso zuten atzo. Eta oporretatik bueltan etorritakoek, berriz, bigarren dosia jaso zuten. Guztira 264 pertsona izan ziren Burunda pilotalekuan jarritako txertaketa gunetik pasa zirenak.