Gurasoak, gazte txokora gonbidatuta

Guaixe 2021ko ira. 15a, 09:31

Grafitti tailer bateko parte hartzaileak. UTZITAKOA

Gazteen gurasoek Intxostiapunta gazte txokoa eta bere eskaintza bertatik bertara ezagutzeko aukera dute.

Altsasuko Udaleko Gazteria Saila Intxostiapunta gazte txokoaren datorren ikasturtearen prestakuntzan buru belarri ari da. Eta seme eta alaba gazteak dituzten gurasoei gazte txokoa ezagutzera emateko ate irekien jardunaldiak antolatu dituzte. Haien bidez, gurasoek eraikina bera nolakoa den, zein funtzionamendu duen eta zein eskaintza duen ezagutuko dute, han beraien “seme eta alabek bere aisialdia goza dezaten eta nola disfrutatzen duten jakin dezaten”. Horregatik, Gazteria Sailak gazteen gurasoak ate irekien jardunaldietara gonbidatu dituzte. Horiek gaurtik hilaren 24ra, astegunetan, 18:00etatik 20:00etara izanen dira eta irailaren 26an, domekan, 18:00etan.