Errepresioaren kontrako Ospa mugimenduak kartelen bidez jakinarazi duenez, apirila eta ekaina artean 64 kontrol zenbatu dituzte herrian. Haietatik 35 (%54,68) Guardia Civilak eta 25 (%39,06) Foruzaingoak jarritakoak direla jakinarazi du. Ospa mugimenduak estreinakoz bere zenbaketan Udaltzaingoa sartu du, eta haiek lau kontrol (6,25) egin dituztela azaldu du.
Kontrolen kokapenari dagokionez, jakinarazi dutenez, 21 (%32,81) herriko kaleetan izan ziren, 19 (%29,68) Iruñerako irteeran, 13 Donostiarako irteeran eta 11 Gasteizerakoan. Ospa mugimenduak urteko lehen hiru hilekoan 126 kontrol zenbatu zituen, bigarren hiru hilekoak batuta, urte erdian 190 kontrol zenbatu dituzte Ospakoek.