Altsasuko musika taldeen jaiadia

Guaixe 2021ko ira. 14a, 11:26

Sukarrafest jaialdia Iortia zabalguneko eszenatokian izanen da. Irudian, La Banda del Jefe Bigun.

Sukarrafest jaialdiaren lehenengo edizioa eginen dute irailaren 17an eta 24an, ostiralak, 18:00etatik aurrera, Iortia zabalgunean. Sei musika taldek parte hartuko dute. 

"Bertako" Rock and Roll, Punk eta Metal jaialdia izanen da Sukarrafest, antolatzaileen esanetan. Altsasuko sei musika taldek antolatu dute, eta ostiralean, irailaren 17an, 18:00etatik aurrera, izanen da lehenengo saioa. Haizkan, Atzapar Rock, Daeshtxarge taldeak ariko dira. Bigarren eguna irailaren 24an, ostirala, izanen da eta Xuar, Deserrite eta Dentera taldeak. Jaialdia Iortia zabalgunean izanen da, eta egoera dela eta segurtasun neurriak beteko dira.

Ostiralean, jaialdiari eta taldeei buruzko erreportajea Guaixe Astekarian. 

Sukarrafest

  • Irailak 17, ostirala, Iortia zabalgunea
    • 18:00-19:00
      Haizkan
    • 19:15-20:15
      Atzapar Rock
    • 20:30-21:30
      Daeshtxarge
  • Irailak 24, ostirala, Iortia zabalgunea
    • 18:00-19:00
      Xuar
    • 19:15-20:15
      Deserrite
    • 20:30-21:30
      Dentera