Gaur gauean jende talde bat Gure Etxea eraikinean sartu da, eta han festa egin dute. Javier Ollo Martinez alkateak jakinarazi duenez, “ateak apurtu” dituzte. Ollok sare sozialetan zabaldutako argazkietan ikusi daitekeenez, edari botilak aulki eta mahaietan, likidoren bat isurita eta zikin ageri da udal eraikina.
Alkateak azaldu duenez, “haserrea baino, pena ematen du, pena ematen dute”. Jakinarazi duenez, “salaketa jarriko da, merezi duten zigorra ezarri dadin”.