Etxean, Dantzalekun, ekin zion erregional mailako 2021/2022 denboraldiari Altsasuk. Eta nola. Oso serio atera ziren zelaira gorrixoak, eta hasieratik gol aukera ugari sortu zituzten. 17. minutuan, Asierrek Altsasuren markagailua mustu zuen, penaltiz sartutako golarekin, eta atsedenaldia baino lehen Xabierrek bigarrena sartu zuen. Atsedenaldia eta gero, bigarren zatian, Altsasuk agintzen jarraitu zuen eta golak bata bestearen atzetik iritsi ziren: Asierrek beste bi gol sartu zituen eta Enekok azkena sartu eta gero, gol festa ederrarekin ekin diote denboraldiari.
Horrela, erregional mailako 3. multzoko liderra da Altsasu (3 puntu). Datorren jardunaldian Baztanen kontra jokatuko dute, Elizondon.