Gurasoek gazte txokoa ezagut dezaten

Guaixe 2021ko ira. 24a, 09:00
Gazteak Intxostiapuntan jolasten. ARTXIBOA

Eraikina eta bere eskaintza ezagutzeko, ate irekien jardunaldien azken egunak dira gaurtik domekara artekoak, 18:00etatik 20:00etara.

Altsasuko Udaleko Gazteria Saila herriko gazteen gurasoak Intxostiapunta gazte txokoa ezagutzera gonbidatu ditu. Horretarako, hilaren 15az geroztik, arratsaldero, gazte txokoak ate irekien jardunaldia hartu du. Haien bidez, gurasoek eraikina nolakoa den, zein funtzionamendu duen eta zein eskaintza duen ezagutzeko aukera dute, han beraien “seme eta alabek bere aisialdia goza dezaten eta nola disfrutatzen duten jakin dezaten”. Ate irekien azken hiru egunak dira honakoak: gaur eta bihar, 18:00etatik 20:00etara, eta domekan, 18:00etan. Horregatik, Gazteria Sailak gazteen gurasoak ate irekien jardunaldietara gonbidatu dituzte.