Liga modu ezin hobean hasi zuen Altsasu taldeak, San Fermin ikastolari irabazita, eta bide berean jarraitu du asteburu honetan. Elizondon Baztanen kontra jokatutako partidan, alde handiz gailendu ziren altsasuarrak eta 1 eta 4 irabazi zuten.
Etxeko taldea, Baztan, izan zen partida hasi eta 5 minutura aurreratu zena, baina altsasuarrak ez ziren urduritu, eta partidari buelta ematea lortu zuten. Martinezek berdindu zuen, eta Guisadok eta Salgadok (2) sartutako golei esker, garaipen sendoa lortu zuen Altsasuk.
Horrela, erregional mailako 1. multzoko lider izaten jarraitzen du Altsasuk (6 puntu), sailkapenean bigarrena den Leitzako Aurrera taldearekin puntutara berdinduta. Asteburu honetan atseden jardunaldia dute altsasuarrek.