Saskibaloia

Basket Navarrak lagunarteko partida jokatuko du Altsasun

Guaixe 2021ko urr. 1a, 09:30

Basket Navarra taldea gertu ikusteko aukera izanen da bihar arratsaldean Altsasun. BASKET NAVARRA

Bihar, larunbata, Iruñeko taldeak Zornotza izango du aurkari 18:00etan Zelandin jokatuko den partidan

Saskibaloi zaleek hitzordu interesgarria dute larunbat arratsaldean Altsasuko Zelandi kiroldegian, goi mailako partida batez gozatzeko aukera izango baitute. Zilarrezko mailakoa, hain zuzen ere. Basket Navarra taldeak Zornotza izango du aurkari larunbatean 18:00etan hasiko den lagunarteko partidan. Zilarrezko Ligari ekin baino lehen, 5 lagunarteko partida jokatuko ditu Basket Navarrak, eta hain zuzen ere Zelandin jokatuko duen lagunartekoa azkenekoa izanen da, Zilarrezko Liga urriaren bigarren asteburuan hasiko bait. Zornotza ere Zilarrezko Ligako taldea da eta, hortaz, liga atarian partida oso polita espero da.