Asteartean 31 urte beteko dira Altsasuko Gazte Asanbladako (AGA) kideek Txiki Polita kalean zegoen Socorro Etxea zena okupatu eta gaztetxea bihurtu zutela. Urteurrena ospatzeko AGAk egitaraua prestatu du, gaur hasi eta asteartera arte iraunen duena. Haren leloa 31 urtez 11 gazte antolatuz da. Ohikoa denez, okupazioa egin zeneko egunean, asteartean, etxajua eta auzatea izanen da. Egitarauan klasikoa den kalderete lehiaketa ere ez da faltako, larunbatean.
Egitaraua
- Lastailak 1, ostirala
17:00 Haurren txokoa, plazan.
18:00 Txokolate jana, plazan.
21:00 Afaria, gaztetxean.
22:00 Serge, bakarlaria. - Lastailak 2, larunbata
11:30 Kalderete prestaketa.
14:30 Kalderete txapelketa.
18:30 Pentsio duinen aldeko manifestazioa.
19:30 Erromeria Eztitan taldearekin. - Lastailak 4, astelehena
19:00 Zine txiroa. - Lastailak 5, asteartea
19:00 Auzatea.
19:30 Etxajua.
20:00 Sarabe eta Amaiurren kontzertu akustikoa.